Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako Lagun Arteak denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen Peña Azagresaren kontra. Azagrakoak ere sailkapenaren behealdean daude, eta horregatik arerio zuzenaren kontra irabaztea inportantea izan zen lakuntzarrendako. Lehen zatian Peña Azagresakoak aurreratu ziren 18. minutuan, korner bat atera eta gero. Hortik aurrera urduri aritu ziren lakuntzarrak. Baina bigarren zatia hasi eta berehala, lehendabiziko jokaldian, Gascok berdintzea lortu zuen eta hortik aurrera hazi egin ziren Lakuntzakoak. Behin eta berriz saiatu ziren eta, azkenean, Gascok bigarren gola eta garaipena lortu zuen, merezitakoa, gainera. Hiru puntu hauek moral handia eman dio Idoatek zuzentzen duen taldeari. Oraindik ere sailkapenean azkenak dira lakuntzarrak, baina 6 puntu dituzte eta gora begiratzen hasteko garaia dute. Tudelanok jarraitzen du lider. Igandean etxean jokatuko du atzera ere Lagun Arteak, sailkapenaren erdialdean dagoen Pamplona taldearen kontra. Ea igandeko garaipenak segida duen.