Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Musulmanek haien jai handia, Arkumearen Eguna ospatu zuten asteartean, Ramadanaren azken egunean. Horrela egin zuten Sakanan bizi diren zenbaitek ere. Ospakizuna sakandarrei gerturatzeko asmoz, Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxeko zenbait gurasok Arkumearen festa antolatu dute. Bihar goizean izanen da Lakuntzako plazan. Arkumearen Eguna ospatu duten familiek axurkia gorde, eta axuri erre pintxoak eginen dituzte biharko. Tea eta Marokoko ogia ere izanen dira. Bestalde, Txingurriye taldeak antolatuta, 11:00etan altxorraren bila jolasa izanen da etxeko txikiendako. Sakanako Mankomunitateak emanen ditu sariak. Egunak jai giroa izanen du. Bertara gonbidatu dituzte sakandarrak. Eguraldiak laguntzen ez badu, igandera pasako dute ospakizuna.