Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Meritu handia izan zuten Lagun Arteako eta Pamplonako futbol jokalariek, igandeko euri eta haize ufada gogorren artean jokatzea ez baitzen erraza izan. Partida oso lehiatua izan zen eta bi taldeek jokaldi guztietan dena eman zuten. Kontraeraso bikain batean Gascok Lagun Artea aurreratzea lortu zuen 16. minutuan. Pamplonak dominatzen zuen, baina ez zen apenas Lagunen atera heltzen, eta atsedenaldira 1-0arekin joan ziren. Bigarren zatian berdintzea lortu zuen Pamplonak, lakuntzarrak oso fin ibili ez ziren jokaldi batean. Hortik aurrera bi taldeak saiatu egin ziren baina banako berdinketarekin despeditu zen partida. Sailkapenean Tudelano da liderra. Lagun Arteak azken postuan jarraitzen du, 20.ean, 7 punturekin. Igandean Idoia izango du aurkari Lakuntzako taldeak. Ea pitteka-pitteka puntuak bildu eta farol gorri izateari uzten dion.