Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako Udalak aurki dermioko bideak konpontzen hasiko da. Zehazki bide hauek konponduko dituzte: kanposantutik San Sebastian ermitara doana, Larreñondoko bidea, Kanposatu atzeko aldean daudenak, araztegirako bidea, San Sebastian ermitako bidetik Uharte Arakilera daramana eta Olaskitturrikoa.Guztira, 6 km luze dira konponduko direnak. Horretarako brea zabalduko dute. Lanak Ariam enpresak eginen ditu. Horren truke 205.000 euro jasoko ditu. Udalak aurrekontua estaltzeko Ingurumen eta Landa Garapen Departamentuaren diru laguntza jaso du, %55. Lakuntzako Udalaren asmoa dermioko bideko lanak San Sebastian egunerako despedituak izatea da. Horrela erromeriara eroso joateko modua izanen dute lakuntzarrek. Bestalde, Jose Ramon Garin alkateak jakinarazi digunez, industrialdea zabaltzeko lanak abenduan despedituko dira. Urbanizazio lanekin batera, lantegi bat jasotzeko lanak egiten ari dira eta biak ere nahiko aurreratuak daude.