Aceros Moldeados sarituta

Guaixe 2010eko abenduaren 15a

Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak asteazkenean banatu zituen bere urteroko sariak. Iruñeko gotorlekuko arma aretoan Aceros Moldeados de Lacunzak globalizazio saria jaso zuen. Jose Antonio Vicuña Rodriguez enpresako buruak jaso zuen saria, eta langileei eskerrak eman zizkien. EnpresaLakuntzako Aceros Moldeados Jose Antonio Vicuña Rodriguezek, Pedro Lazkanok eta Ricardo Gardek sortu zuten 1977an, eta haien seme-alabek zuzentzen dute gaur egun. Gehienbat altzairu herdoilgaitz eta karbono erakoaren fundizioan aritzen da. 80 langile ditu enpresak eta aurki Lakuntzatik Arbizura lekualdatuko da. Gaur egun ekoizpenaren %61 esportatzen du. Europa eta Amerikako 12 herrialdeetara iristen dira Lakuntzan ekoiztutako produktuak. Horretarako kalitatearen aldeko apustua egin du enpresak, baita piezak seriean ekoiztu beharrean kartara egindakoak.