Kantan eta jolasean primeran pasatzeko

Guaixe 2010eko abenduaren 17a

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Lakuntzako Udalarekin batera, euskal jolas eta kantuen tailerra antolatu du abenduaren 30erako. Lakuntzako zineko sarreran bilduko dira eskualdeko neska-mutilak, 17:30ean, Txatxilipurdi Elkarteko begiraleekin.Tailer horretan parte hartu nahi dutenek Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntzakoak izan beharko dute. Eta izena ematerakoan mugitu beharko dute, parte-hartzaile kopurua mugatua baita. Izena emateko Sakanako Mankomunitatera hots egin behar da: 948 464840/67 telefonoetara. Izena eman besterik ez da egin behar, tailerra doakoa baita. Saioa 5 eta 11 urte bitarteko haurrei bideratuta dago.  Euskal jolasak eta kantuak ditu ardatz saioak eta bi orduz ariko dira.