Lehen aurrekontu parte-hartzaileak onartuta

Guaixe 2010eko abenduaren 31

Atzo egindako bilkuran Lakuntzako Udalak 2011ko aurrekontuak onartu zituen. 1.283.769,33 euro kudeatuko ditu udalak heldu den urtean. Atzo onartutako aurrekontuen berritasuna da aurrekontu parte-hartzaileen prozeduraren bidez lakuntzarrek egindako 15 proposamenetatik batzuk udalak bere egin dituela eta heldu den urtean aurrera eramanen dituela. Herritarrek eta udalak parte hartze tailerretan bost proposamen adostu dituzte: kultura jardueren partidaren handitzea (6.000 euro); eskolako leiho eta ateak  aldatzea (32.000 euro, erdia Departamentuak ordainduko du); musika ekipo bat erostea (6.500 euro); Elai-Alai dantza talderako jantzi berriak erostea (5.000 euro) eta Mikel Arregi eta Aldababide kaleetan ibilgailuen abiadura murrizteko zebrabide goratuak jartzea (2.600 euro). Guztira 36.100 euro kudeatu dira aurrekontu parte-hartzaileen bidez. GehiagoParte hartze tailerretan jaso diren beste proposamen batzuk bere egin ditu udalak eta heldu den urtean gauzatuko ditu. Horien artean daude: udalaren web orria berritzea; Itsesalde futbol zelaiko sarreran argia jartzea; igerilekuetako kanpoaldean argia jartzea; parkeko atearen konponketa; unibertsitateko ikasleek egin beharreko ikerketa (gaia zehaztu gabe badago ere, immigrazioa izan daiteke) eta Sakana pilotalekuko areto futboleko ateen segurtasuna hobetzea.Bestelako inbertsioak- Bideen konponketa: 95.000 euro. Aurten hasi dira eta heldu den  urtean despedituko dira lanak. - Poligonoaren urbanizazioa: 150.000 euro. 2011n despedituko dira lanak. - Hirigintza plana: 65.000 euro. Lurralde Okupazioarako Estrategia Eredua maiatzerako egina nahi luke udalak. - Zinearen berrikuntzako obra zuzendaritza: 18.000 euro- 0-3 haur eskolako obra: 120.000 euro. Diru-laguntza jasoko ez lukeenaren hipotesia egin du udalak.- Plazaren proiektuaren obra zuzendaritza: 16.000 euro.