Festa bezperan kontzertua

Guaixe 2011ko urtarrilaren 18a

Gaur kontzertua eskainiko dute Lakuntzako San Saastin musika eskolako ikasleek. Etorkizuneko musikariek ekarpena egin nahi izan dute musika eskolari izena ematen dion neguko festen bezperan. Musika eskolak ikasle guztiak gonbidatu ditu emanaldian parte hartzera. Beraz, denetariko musika tresnak entzuteko aukera izanen da: akordeoia, gitarra, perkusioa, pianoa, tronpeta eta txistua, eta baita abesbatzak ere. Musikari guztiak taldeka ariko dira: haur txikien kantalditik hasi, talde instrumentalekin jarraitu eta abesbatzarekin amaituko da emanaldia. Festetako jai giroan murgiltzeko aukera ederra.