Hirugarren mailari eutsi nahi dio Lagun Arteak

Guaixe 2011ko urtarrilaren 10a

Hirugarren mailan gaizki hasi zen Lagun Artea, eta farol gorria izan zen jardunaldi askotan. Baina gutxinaka-gutxinaka kategoria handiari maila hartzen ari dira lakuntzarrak, azken postua atzean utzi dute, eta mailari eusteko lan bikaina egiten ari dira. Horrela, ilbeltzaren 2an Lagun Arteak husna berdindu zuen Oberenaren kontra, eta igandean Cirbonero taldea hartu zuen Lagun Arteak Zelai Berrin. Joaneko partidan 7-0 irabazi zieten Erriberakoek sakandarrei, baina itzulerakoan mendekua hartu zuten German Idoate entrenatzailearen mutilek eta 2-0 gailendu ziren Zintronikokoen aurrean. Merezimendu osoz irabazi zuen Lagunek, ongi jokatuz eta serio arituz. Cirbonerok aukera onak izan zituen, baina ez zituen aprobetxatu, eta 69. minutuan Berazak Lagun Artearen lehen gola sartu eta gero aldatu zen dena. Lagun Artearen presioaren ondorioz defentsa akatsa egin zuen Cirbonerok eta Gascok 2-0koa ezarri zuen markagailuan. Horrela despeditu zen lehia. Garaipenarekin jaitsiera postuetatik atera da Lagun Artea. Tudelanok jarraitzen du lider. Larunbatean Zizurren jokatuko du Lagun Arteak, Ardoi taldearen kontra. Ea orain arteko bide bera jarraitzen duten lakuntzarrek eta atzeko postuak are atzerago uzten dituzten.