Nolako plaza?

Guaixe 2011ko urtarrilaren 14a

Batzar berezi horretan Lakuntzako haurrek herriko plaza gustuko duten, segurua den, nola izatea nahiko luketen eta beste iritzi batzuk azalduko dituzte. Herritarren parte-hartzea sustatzeko Lakuntzako Udalak martxan jarritako prozesuan txikienei ere tokia eskaini nahi izan die. Oihane Uribe-Etxeberriak jakinarazi digunez, ikastetxeen laguntzaz haurrei eskola koaderno bat  banatu diete. Haren bidez plazaren proiektuan parte hartzeko bidea izan dute, ikastetxean edota etxean landuz. Iritziak bihar plazaratuko dituzte. Erakusketa Plaza eraberritzeko parte-hartze dinamika martxan jarri zuen Lakuntzako Udalak lastailean. Prozesuan zehar jaso diren ideiak udal arkitektoari pasa diote. Hark bi proposamen egin ditu, marrazkitan. Lakuntzarrek iritzia emateko aukera izanen dute. Aldaketarik egin beharko balitz hala eginen litzatekeela azaldu digu Uribe-Etxeberriak. Plaza egitasmoak18:00etatik 21:00etara udaletxeko sarreran ikusgai izanen dira aurre-proiektuak, bi astez.