Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzarrak gaur sainduari eskainitako ermitan bilduko dira. Mezaren ondoren auzate ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Gaurko egunari danbor hotsez eman zioten ongi etorria. Danborradaren 21. edizioa izan da. 70 danborrarirekin batera, Ozarki txaranga eta abesbatza izan dira gauerdiari doinua jarri diotenak. Ohi denez, danborradako ohorezko txanoa eman da. Aurten hilondoko omenaldia egin diote Joxe Migel Olanori. Iazko maiatzean hil zen eta haren seme-alabek, Barbarak eta Alvaro Olano Razkinek, jaso dute txanoa Rikardo Aretaren eskutik. Omendua hilda dagoenez eskura eman zien. ZergatiaJose Migel Lakuntzako Pertza elkarteko kide izan zen eta elkartearendako lan asko egin zuen. Lakuntzako kirol arlo guztietan parte hartu zuen. Hala, Guardetxerako igoeran parte hartuz eta antolakuntzan lan eginez aritu zen, baita haurrekin ere. Horretaz gain, Lagun Artea futbol taldeko zuzendaritzako kide ere izan zen. Atzo gogoratu zutenez jendea mugiarazten zuen eta zirikatzailea zen. Omenduaren seme alabek azaldu zuten aitari egindako omenaldia "sorpresa" izan zela eta "oso pozik" hartu zuten. "Herriarendako lan asko egin zuen borondatez, ezer jaso gabe. Errekonozimendu honek asko poztu gaitu". Ohorezko txanoa etxeko txokoan jartzeko asmoa omen dute. Haien ama eta omenduaren emazte zen Belen Razkin hunkitu egin zen . Piper-opilakSan Saastin bezperan falta ezin den hitzordua piper opil lehiaketarena da. Aurten bederatzi parte-hartzailek parte hartu dute. Haiek prestatutako piper-opilak Lukas Anduezak, Arantxa Lazkanok eta Antonio Gayak osatutako epaimahaiak dastatu zituen. Epaileek esan zutenez piper-opil guztiak oso onak zeuden. Horrek saria (Tximonena jatetxean afaria) oso lehiatua izatea ekarri zuen, puntu gutxiren aldea izan baitzen. Sailkapena1. Unai Razkin. 2. Cristina Razkin.3. Koldo eta Cristina Garziandia. Maddi San Sebastian.4. Lourdes eta Rosario Soto. Rosita Andueza. 5. Migel Anjel Asurabarrena. 6. Arza. 7. Blanca Andueza.