Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzodanik udal arkitektoak plazaren inguruan prestatutako marrazkiak ikusgai daude. Udaletxeko sarreran daude. Marrazkiak lakuntzarrek egindako ekarpenetan oinarrituta egin ditu arkitektoak. Eta horien artean daude herriko haurrak.Larunbatean Lakuntzako udaletxeko bilkura gelan bildu ziren. Joan Ramon Garin alkatearekin eta zinegotziekin batera plazarako zituzten ideiak azaldu eta haien gainean hitz egiten egon ziren haurrak. Aurretik, ikastetxeetan eta etxean eskola liburu baten bidez lana egina zuten. Alkateak haien ahalegina (eta irakasleena) eskertu zuen. Parte hartzeari buruzko azalpena eman zuen eta Lakuntzako haurren iritzia zergatik eskatu zuten azpimarratu zuen: "azken finean, zuek zarete plaza gehien erabiltzen duzuenak". Jose Ramon Garinek azaldu zienez, "orain gu gaude udaletxean, baina hemendik 20 urtera zuek egonen zarete. Herritar guztion iritzia interesatzen zaigu" gaineratu zuen.EkarpenakTxikiek azaldu zutenez, ez dute kiosko finkorik nahi. Plazan autoek traba egiten diete. Oztopo gutxiago nahi dituzte eta skatean ibiltzeko pista eliz aldean. Parkea, eskulturak, zuhaitz gutxiago, txakurrendako tokia, loreak, iturria, saskibaloi kantxa eta futboleko atea, besteak beste, eskatu zituzten Lakuntzako haurrek.