Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hirugarren mailako kategoriari eusteko lanetan lan ona egiten ari da Lakuntzako taldea azken jardunaldietan. Pixkanaka puntuak pilatzen dabil Lagun Artea, eta larunbatean sailkapenean goialdean dagoen San Juan taldearen kontra 2-0 gailendu ziren lakuntzarrak, san saastin festetan garaipena luze ospatuz. Partida hasi eta berehala Lagun Artearen kontrako penalty argi bat adierazi zuen arbitroak, Migelek sartu zuena. Ordurako aldeko beste penalty bat huts egina zuen Lakuntzako taldeak. Gola eta gero San Juanek dominatu zuen, nahiz eta 7 baja izan, baina Lagun Arteako defentsa sendoa ez zuen gehiegi estutu. Atsedena eta gero Lagun Artea izan zen nagusi, eta 82. minutuan Unai Bakaikoak gola sartu zuen kontraeraso baten ondoren. Gascok hirugarrena sartzeko aukera izan zuen baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta 2-0 irabazi zuen Lagun Arteak. Sailkapen orokorrean Tudelanok lider jarraitzen du eta Lagun Arteak mailari eusteko borrokan ongi segitzen du. Asteburuan sailkapenean bigarrena den Eguesibarren kontra ariko dira Idoateren mutilak, Arangurenen. Ea puntu pilaketak aurrera jarraitzen duen.