Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herritarren eta haurren ekarpenak jaso ondoren eta haietan oinarrituta, Lakuntzako udal arkitektoak plaza izan daitekeenaren bi marrazki, bi aukera prestatu zituen. Irudiak San Saastin festetan eta ondorengo egunetan udaletxean ikusgai egon ziren. Arkitektoaren marrazkien aurrean lakuntzarrek hainbat iritzi plazaratu zituzten. Horiek jasotzeko, ordea, bizpahiru bilera antolatu ditu udalak. Atzo iluntzean ospatu zen lehena. Jose Ramon Garin Lakuntzako alkateak azaldu digunez udalaren asmoa da egitasmoa martxoaren hasierarako ixtea. "Proiektua maiatzaren hasierarako Nafarroako Gobernuari aurkeztu behar diogu, laguntza jaso nahi badugu. Eta arkitektoak hilabete eta erdi beharko du lana egiteko".