Plazaren diseinua martxoaren 10ean erabakiko da

Guaixe 2011ko otsailaren 24a

Hainbat lakuntzarrek parte hartu dute inkestan iritzia emanez edo tailerretara joanez herriko plazaren diseinu berrian. Azken erabakiak martxoaren 10ean, 19:00etan, udaletxean eginen den tailerrean erabakiko dira. Arkitektoak herritarren ekarpenak kontuan izanda bi proposamen egin zituen eta orain horien gainean ari dira lanean tailerretan. Jose Ramon Garin alkateak aurreratu digunez, dagoeneko erabakita dago plaza oinezkoendako izanen dela. Horretaz gain, zuhaitz gehienak mantenduko direla jakinarazi digu. "Udaletxe parekoak kenduko dira soilik". Bestalde, lakuntzarren eskaerei jaramon eginez estalpe bat jartzeko modua aztertzen ari da arkitektoa. Jarri eta kendu egiten den sistema luke eta bere euskarriak farolak izan litezkeela azaldu digu alkateak. Maiatzaren baterako proiektua gobernuaren esku egon behar du.