Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mutilberaren kontra merezitako garaipena lortu zuen Lakuntzako Lagun Arteak. Egia esan, Mutilbera taldeaz gehiago espero zen, baina Lakuntzako taldea gehiago izan zen partida guztian barna. Lagun Artea 16. minuturako aurreratu zen Eneko Cruzek sartutako gol bati esker, eta Lakuntzako taldeak ez zuen arazorik izan jokoa kontrolatzeko. Bigarren zatian Mutilberako jokalariak aurreratu ziren, baina Unai Bakaikoak 80. minutuan sartutako golari esker 2-0 gailendu ziren etxekoak. Hiru puntu horiekin hirugarren mailari eusteko borrokan beste pausutxo bat egin du Lagun Arteak. Tudelanok jarraitzen du lider. Igandean Azagran jokatuko dute lakuntzarrek, Peña Azagresaren kontra. Ea puntu bilketak jarraitzen duen.