Aingeruak hasi du bidea

Guaixe 2011ko martxoaren 28a

Martxoaren 19an, larunbatarekin, Aralarko aingeruak santutegia utzi eta Lakuntzara jaitsi zen bisitan. Lakuntzarrek eliz atean egin zioten harrera, Anastasio Lazkoz apaiza buru zela. Goiaingeruaren irudiak  herriko soroak, etxeak, lantegi eta txokoak bedeinkatu zituen handik eta ondoren meza izan zen. Lakuntzarrek Aralarko aingerua gurtzeko aukera izan zuten. Larunbata Lakuntzan eman ondoren, hurrengo egunean Arruazura joan zen. Arbazuarrek ere harrera ederra egin zioten goiaingeruari. Irudia elizkizunean presente egon zen eta fededun arbazuarrek hura gurtzeko aukera izan zuten. Herria utzi aurretik, bertako ondasun eta soroak bedeinkatu zituen.