Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Apirilaren 8an, ostiralean, 23:30ean, Lakuntzako Sorginak tabernanGaur gauean Etxarri Aranazko musikaren historian ibilbidea egiteko aukera izanen da Lakuntzako Sorginak tabernan. Oholtza gainean bat eginen dute 80ko hamarkadako Burni taldeak eta egunez egun indartuz doan Orangutan swimming taldeak. Etxarriko Burni taldeak 80ko hamarkadaren amaieran izan zituen urte nagusiak. Bertan egin zituen lehen urratsak Vendetta taldeko Luisillo Kalandrakak. Musikariek nork bere bidea hartu zuten, baina 20 urte geroago, noiz edo noiz kontzertuak ematen jarraitzen dute. Orangutan swimming taldearen historia laburragoa da, baina ibilbide interesgarria du. Etxarriko gazteek zenbait estilo uztartzen dituzte musika bizi eta zuzenean. Bi taldeak Etxarriko lokalean sortu dira eta duela urte batzuk bat egin zuten lokalaren aldeko kontzertuan. Gaur gauean, atzera ere, bi taldeak elkarrekin igoko dira oholtza gainera.