Lagun Artearen hanka-sartzea

Guaixe 2011ko apirilaren 3a

Hirugarren mailari eusteko lehian gauzak korapilatu egin zaizkio Lagun Arteari, Pamplona taldeak 4-0 hartu baitzuen menpean Lakuntzako taldea. Beheko postuetan dauden bi talderen arteko lehia izan zen, baina Pamplona taldeak ia ez zion jolasten utzi Lagun Arteari, bereziki lehendabiziko zatian. Hasi eta berehala aurreratu ziren Pamplonakoak, eta lehen zatian lau gol sartu zizkion. Bigarren zatian gehiago eman zuen Lagun Arteak, erasokor atera zen, baina Pamplonak atzean jokatu zuen, eta lakuntzarrei oso zaila egin zitzaien defentsa gainditzea. Horrela, 4-0 galdu zuten lakuntzarrek.Sailkapen orokorrean Tudelanok jarraitzen du lider eta Lagun Artea atzeko postuetan dago. Igandean Lagun Arteak Idoya hartuko du.