Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako Sorgiñak taldeak errautsetatik berpiztu ditu Sakanako talde mitikoak. Joan zen astean Etxarriko iraganak, Burnik, eta etorkizunak, Orangutan Swimming taldeak bat egin zuten Lakuntzan. Gaur 90eko hamarkadako Altsasuko Los del Rayo taldeak hartuko du txanda. Taldearen itzuleraUrteetako isiltasunaren ondoren, iaz oholtza gainera itzuli zen Altsasuko Los del Rayo taldea. Sakanatik kanpo jotzeko aukera ere izan zuten. Antza, gustura hartu dituzte zuzeneko kontzertuak. Horrela, gaur ere oholtza gainera igoko dira. Atzera begiraAltsasuko taldeak 80 eta 90eko hamarkadetan izan zituen urrezko urteak. Alonsok, Josek, Leok eta Patxik osatzen zuten taldea. 60. hamarkadan Euskal Herrira emigratu zuten Extremadurako semeak ziren eta leku bat aldarrikatzen zuten gure lurraldean. 1991n etorri zen haien lehen diskoa. Hain zuzen ere, Altsasuko taldeak mustu zuen gerora horren ezagun egin den GOR diskoetxearen katalogoa. Laukoteak rock and roll purua zabaldu zuen batean eta bestean. Urteetako ibilbidean jarraitzaile asko izan zituen. Gaur gauean denboran atzera egiteko aukera izanen da.