Lagun Arteak River Ega arerio

Guaixe 2011ko apirilaren 15a

Lakuntzako Lagun Artea klubeko presidente Santi Mendietak aurreko larunbatean ezustekoan bizia galdu eta gero, igandean Idoyaren kontra Lakuntzan jokatu zen partida bertan behera geratu zen. Asteburuan lehiaketara itzuliko da Lagun Artea. Andosillan jokatuko dute lakuntzarrek, larunbatean, 18:00etan, River Ega taldearen kontra. Ea lakuntzarrek jokatzeko animuak bildu eta hirugarren mailako kategoriari eusteko borrokan aurrera egiten duten.