Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoko azken egunean, Espainiako Aldizkari Ofizialak argitaratu zuen Lakuntzako zinemako lanak emateko iragarkia. Enpresa interesatuek maiatzaren laura arte izanen dute eskaerak aurkezteko epea. Eraikuntza enpresak zazpi hilabete izanen ditu zinema eraberritzeko. Eraikin berriak San Saastin musika eskola, Gure Nahia jubilatu elkartea, kirol jardueretarako eta Elai Alai taldearen dantza entseguetarako gela eta espazio eszenikoa hartuko ditu.