Integrazioa ikertzen

Guaixe 2011ko apirilaren 15a

Lau lan-talde sortu dira eta inkestak ere egin diraApirilaren 4an aurkeztu zen Lakuntzako udaletxean herriko integrazioari buruzko ikerketa. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Gizarte Lan Saileko 2. mailako ikasleak izan ziren aurkezpena egin zutenak. Bederatzi dira eta guztiak euskaldunak.Haiek diagnostiko sozialeko ikasgaia dute eta ikasturteko helburua da diagnostiko praktiko bat egitea. Izaskun Andueza Imirizalduk gaia proposatu eta onartu egin zuten. MetodologiaOtsailean ekin zioten lanari NUPeko ikasleek diagnosia egiteari. Lakuntzako demografia eta etorkinei buruzko datuak jaso zituzten. Gaiari buruzko bibliografia ere aztertu zuten eta elkarrizketak egin zituzten (immigrazio teknikaria, gizarte langilea, Txingurriyeko bi kide, eskolako zuzendaria eta Nourdine Jdi). Jasotako informazioarekin ondu zuten ikerketaren nondik norakoak. Lakuntzarrei eta herritar berriei inkestak egin dizkiete eta dagoeneko lau lantalde sortu dituzte. Haietako bat 20 lakuntzarrek osatzen dituzte. Beste bat Marokoko emakumez osatuta dago. Hego Amerikako eta Senegalgo sorterria duten pertsonekin talde bana sortu dute eta Marokoko gizonekin taldea sortzeko ahaleginetan daude. Lantaldeek Lakuntzako integrazioari buruzko auto-diagnostikoa eginen dute modu parte-hartzailean. Anduezak azaldu digunez, taldeka lan eginda hainbat gai ateratzen dira eta nabarmendu du integrazioaren gaia lakuntzarren artean hizketa gai bihurtu dela eta jendea proposamenak egiten hasi dela. "Mugimendua dago herrian. Dagoeneko 200 inkesta jasoak ditugu". Ikertzaileen asmoa da ondorioen berri ekaina aldera ematea.