Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
11 partida jarraian irabazi gabe egon eta gero, Murtxantek garaipenaren senda berreskuratu eta 3-0 hartu zuen menpean Lakuntzako Lagun Artea. Baloiaren jabetza eskuratu zuten Murtxantekoek eta lehen zatia despeditzerako hiru gol sartu zituen Erriberako taldeak. Lakuntzakoak saiatu ziren, baina ez ziren markagailuari buelta emateko gai izan. Gainera, Xabi Bakaikoaren kanporaketak min asko egin zion Laguni.Liga bukatzeko bi jardunaldi geratzen dira eta Lagun Arteak gogor borrokatu beharko du hirugarren mailari eutsi nahi baitio. Bestalde, gogoratu behar da asteazkenean atzeratutako partida jokatuko duela Lagun Arteak Lakuntzan, Idoyaren kontra. Eta igandean, Aluvion taldea hartuko dute Lakuntzan. Idoya eta Aluvion Lagun Artearen egoera antzekoan daude, arerio zuzenak dira, hirugarren mailari eusteko borrokan baitaude hirurak. Hortaz, oso lehia estuak izango ditu Lagun Arteak. Ea Lakuntzako taldea egoerari buelta emateko kapaza den.