Amezketa-Lakuntza mendi ibilbidea antolatu dute

Guaixe 2011ko maiatzaren 13a

Lakuntzako Zabalarte mendi klubak bere eguna antolatu du bihar, maiatzaren 14an, larunbatarekin. Jakina, mendi ibilbiderik ez da faltako. Zehazki, Amezketa eta Lakuntza arteko mendi ibilbidea antolatu dute. Autobusa goizeko 7:00etan abiatuko da Lakuntzako plazatik, izena eman duten mendizaleak Amezketaraino eramateko. Mendizaleek bost euro ordaindu beharko dituzte. Behin Lakuntzara helduta, eguna borobiltzeko bazkaria antolatu dute Tximonena jatetxean, 15 euroren truke. Ibilbidea egin nahi dutenek Zabalartekoekin jarri beharko dute harremanetan.