Bihar iluntzean elkartasun jaialdia hartuko du Lakuntzako zinema zaharrak. Bost talde igoko dira eszenatokira: Etxarri Aranazko Orangutan Swimming, Bizkaiko Rat-zinger, Gipuzkoako Governors eta Des-kontrol eta Madrilgo Habeas Corpus. DJ Bullek agurtuko du elkartasun festa."AZTNUGAL" idatzi zuen Patxi Arratibel Xafanek, tortura saio gogorraren ondoren, laguntza eske. Aztnugal rock jaialdia antzeko egoera jasan dituzten guztiendako elkartasun kontzertua da. Bertan biltzen direnen deiadarrak hesi guztiak gaindituko ditu.KontzertuaSakanako Orangutan Swimming taldeak emanen dio hasiera jaialdiari. Etxarriko taldea herriko lokalean sortu zen. Hain zuzen, lokalaren aldeko kontzertuan eman zuen lehenengo zuzenekoa, 2009an. Ondoren, ez dira gelditu. Gazte taldeak planteamendu irekia eta berritzailea egin du. Gitarra eta bateria indartsuak rap erritmo bizi eta zuzenekin tartekatzen dituzte, eta musika elektronikoari ere tartea egiten diote. Bizkaiko Rat-zinger taldeak emanen dio jarraipena kontzertuari. Eskarmentu handiko musikariek osatzen dute rock talde indartsua. Besteak beste, Anarko eta PiLTko kideek osatzen dute. Hadrcore eta metal doinuan jorratzen zituzten taldeetatik etorri arren, Rat-zingerrekoek rock and roll eta punk doinuak egiten dituzte. Aurten argitaratu dute taldearen lehen diskoa. Hura ezagutzeko aukera dugu Lakuntzan.Jarraian, Arrasateko bi talde igoko dira eszenatokira. Deba Goieneko hiria talde arrakastatsuen harrobi izan da azken urteetan. Horien artean daude Governors eta Des-kontrol. Governors taldea euskal rockaren historian urrezko hizkiekin idatzita dauden taldeen ondorengoa da. J. Sang abeslaria Ekon eta Fjord taldeetan egon da. Alde horretatik, argi dago rockarekiko apustua. Rock borrokalaria eta, aldi berean, baikor eta sortzailea egiten dute. Doinu melodikoko banda indartsuak ikuskizun bizia eskainiko du Lakuntzan. Keu taldekideak Beleixe irratian (FM 107.3) esan zuenez, "taldearen mezuak indar berezia hartuko du Aztnugal elkartasun jaialdian".Ondoren, Des-koltrol taldeak hartuko du txanda. Taldea 1994an sortu zen Arrasaten. 70eko hamarkadako punkaren eta 80ko eta 90eko oi! eta street-punkaren eragina dute. Urteen joan-etorriak aldaketak ekarri dizkio taldeari, baina bere izaerari eutsi dio. Euskal Herria, Espainia, Portugal, Europa eta AEBetara eraman dute haien musika. Bihar, Lakuntzako elkartasun kontzertuan izanen dira.Madrileko Habeas Corpus taldeak itxiko du elkartasun jaialdia. Aski ezaguna da madrildarren ibilbidea. 1994an lehen diskoa argitaratu zutenetik argi utzi zuten zabaldu nahi zuten mezua: faszismoaren eta sistemaren aurkako talde nekaezina da. Musika bortitza egiten dute, baina rap core edo hardcore-ari ere lekua egite diote eta lelo kantagarriak dituzte. Zuzenekoetan paregabeak dira. Bost musika talde bikainekin ase ez direnek, elkartasun gaua luzatzeko aukera izanen dute DJ Bull-ekin. TaldeakOrangutan Swimming, Rat-zinger, Habeas Corpus, Governors eta Des-kontrolSarrerak10 eurotan salgai, Lakuntzan (Sorginak), Etxarri Aranatzen (Leku Ona), Altsasun (Biltoki), Iruñean (Herriko taberna eta Ezpala) eta, egunean bertan, Lakuntzako zineman.