Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzean, udaberria bete-betean dela, Lakuntzako bazterrak kulturaz loratzen dira. Ekainaren amaierara arte, aisialdirako eskaintza zabala dakar: erakusketak, antzerkiak, hitzaldiak, bertsoak, dantzaldia, kirola, tailerrak... 2011ko Kultur ille Korpus egunera arte luzatuko da.Herritarrak protagonistaLakuntzako Udalak duela hiru urte jarri zuen abian Kultur ille, herritarren lankidetzarekin. Aurten ere, herritarrak izanen dira protagonista nagusiak. Asteburuan irekiko ditu ateak Jokin Alegria Kaleren margo-erakusketak, udaletxeko ganbaran. Ekainaren 5ean, igandean, Buah txabal! bakarrizketa umoretsua eskainiko du Jon Zubiaga Osoron gazteak. Hurrengo ostiralean, hilaren 10ean, drogei buruzko hitzaldia emanen du Migel Angel Pinillos medikuak. Bestalde, herriko zenbait eragilek ere ekarpena egin dute Kultur illen: Luis Fuentes ikastetxeko gurasoek eskolako festa antolatu dute ekainaren 11n. Elai-Alai dantza taldeak, berriz, bere eguna ospatuko du hilaren 18an. Kirol zaleek, berriz, Zabalarte mendi elkarteak antolatutako Lakuntza-Aralar mendi lasterketarekin gozatzeko aukera izanen dute ekainaren 19an.Azkenik, Kultur illen parte hartu nahi izan dute pintura eta lentzeria ikastaroetako ikasleek. Ikasturtean egindako lanak erakusketa eginen dute Korpus egunean. Haurrendako eskaintza Kultur illek leku berezia egin die etxeko txikiei. Ekainaren 3an, Ilargiaren kontuak entzuteko aukera izanen dute udal liburutegian. Hilaren 11n, Eskolaren egunean, udalak zirko tailerra antolatu du arratsalderako. Ekainaren 18an, Elai-Alai egunean, berriz, Argotu antzerkia ikusteko aukera izanen da. Bestalde, herriko haur eta gazteek bi tailer egiteko aukera dute: festetako kartelak egiteko tailerra kartel lehiaketarako laguntza paregabea izanen da, eta graffiti tailerra sormena lantzeko aukera erakargarria da. Iker Uribe-etxeberria eta Jokin Alegria lakuntzarrak izanen dira irakasleak.EgitarauaMás allá del Khumbakarna mendi proiekzioa. Maiatzaren 27an, ostiralean, 19:00etan, udaletxean. Jokin Alegria, Kaleren margo-erakusketa. Maiatzaren 27tik ekainaren 5era, udaletxeko ganboikoan.Ipuin-kontalaria. Ekainaren 3an, ostiralean, 18:00etan, liburutegian. Buah txabal! Bakarrizketa. Ekainaren 5ean, 19:00etan, Biltoki tabernan.El fenómeno de las drogas, conocer para comprender y poder actuar. Hitzaldia. Ekainaren 10ean, ostiralean, 19:00etan, udaletxean.Eskolako festa. Ekainaren 11n, larunbatean.Zirko tailerra. Ekainaren 11n, 18:00etan, plazan.Elai Alai eguna. Ekainaren 18an, larunbatean.Argotu antzerkia. Ekainaren 18an, larunbatean, 18:30ean, plazan.Bertso-poteo eta afaria. Ekainaren 18an, larunbatean, 20:00etan.VIII. Lakuntza-Aralar mendi lasterketa. Ekainaren 19an, igandean.Korpus eguna. Ekainaren 29an, igandean. TailerrakFestetako kartelak egiteko tailerra: Ekainaren 28an (10 urtera arte), 29an (11-15 urte) eta uztailaren 2an (16 urtera arte). Izen-ematea: liburutegian.Graffiti tailerra: Uztailean. 12 urtetik gorakoendako. Irakasleak: Iker Uribe-etxeberria eta Jokin Alegria.