Haur eta gazteen Kultur ille

Guaixe 2011ko ekainaren 3a

Lakuntzako Kultur illek haur eta gazteendako jarduera erakargarriak ekarriko ditu asteburuan. Txikienek Ilargiaren kontuak entzuteko aukera izanen dute gaur, 18:00etan, herriko liburutegian. Igandean, 19:00etan, berriz, Jon Zubiagak, Osoronek, Buah txabal! antzerkia eskainiko du Biltokin. 16-17 urtetik gorakoendako antzerkiak arrakasta itzela lortu du Euskal Herrian.Buah txabal!Unai Iturriagak Buah txabal! antzezlana idatzi du Arrasate Euskaldundu Dezagun taldearen eskariz. Bertsolariak gazteen hizkerara hurbiltzeko ahalegina egin du. Apirilean mustu zuten harrera bikainarekin. Igandean Lakuntzara iritsiko da. Bakarrizketako protagonista Jon Zubiagak, Osoronek, Garikoitz Kortabitarteren papera hartuko du. Garikoitz hogei urte inguruko gaztea da. Beti goitizena, beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Garikoitzen tragediaren arrazoia azalduko du eta, horrekin batera, agerian utziko du euskararekin duen harreman gatazkatsua. Antzezlanak gazteei euskararen inguruan pentsarazteko helburua du. Obra dibertigarriak, konplexurik gabe eta ausardiaz, hizkuntza ohituren eta jarreren gaia plazaratzen du.