Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Proba garagarrilaren 19an jokatuko da eta Nafarroako Mendi Lasterketen Zirkuiturako baliagarria daLakuntzako Zabalarte Mendi Klubak antolatuta, garagarrilaren 19an, 9:30ean abiatuko da VIII. Lakuntza-Aralar mendi lasterketa. Nafarroako Mendi Federazioak antolatutako Mendi Lasterketen Zirkuiturako baliagarria den 3. proba da.Mendi korrikalariek Aralar parkean barna 28,5 kilometroko proba izanen dute aurrean, eta guztira, 2.308 metroko desnibela. Zailtasun mailari dagokionez, ertaina da. Lakuntzatik abiatuta, Guardetxera (1035 m) helduko dira, eta Albia eta Mugardi pasata Belokiren lepoa hartuko du ibilbideak (1205 m.); hortik zuzen-zuzen Unako putzua pasa eta Irumugarrietako tontorrera helduz da (1431 m.). Bertatik jaitsiera hasiko da, Errenaga eta Pagomaritik barna.Bestalde, asteburu honetan bi mendi lasterketa daude jokoan. Larunbatean "Gasteizko 10 mendiak" lasterketa, Azazetatik abiatuta Gasteizeraino (55 km, 2.252 m desnibel +) eta igandean Getxoko Kosta Traila (29,5 km, 728 m desnibel +).www.lakuntza-aralar.comLakuntza-Aralar mendi lasterketan aritzeko aipatu web gunean eman beharko da izena, garagarrilaren 15era arte. Prezioa: 20 euro.