Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Luis Fuentes ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoek ikasturtea despeditzeko festa eginen dute bihar. Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira etxajua lehertzearekin batera. Ondoren futbol partida bati ekinen zaio. Hura despeditu ondoren, eguerdian, bildutakoendako jolasak eta tailerrak izanen da. Bazkaltzera mahai inguruan bilduko da eskola komunitatea. Ondoren, ohi denez ez da animaziorik faltako. Gainera, egunean zehar ikasleek egindako lanen erakusketa ikusgai izanen da.