Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Luis Fuentes eskolako ikasleen diana izan zen larunbatean. Txirula jo ondoren, baloia hartu eta gurasoen kontrako futbol partidan neurtu ziren. Tailerretan eta betiko jolasetan aritu ondoren, bazkaltzera bildu ziren. 110 pertsonatik gora izan ziren mahaiaren inguruan. Bazkaldu ondoren, koreografia eta guraso batzuek sortutako musika taldearen emanaldia izan zen. Ondoren, plazara joan ziren denak. Udalak antolatutako Kultur Ille programaren barruan zirku tailerra zegoen eta han gozatu ederra hartu zuten txiki lakuntzarrek. Egitarau horren barruan, aurreko ostiralean Migel Angel Pinillos toxikologian aditua den medikuaren hitzaldia izan zen. Jende ugari bildu zen eta galdera asko erantzun behar izan zituen. Gai hori lantzen hasi dira, bestalde, Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako ikastaro batean.