Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Korrikalariak goizeko 9:30ean abiatuko dira. Mendi Lasterketen Nafarroako Koparako baliagarria da lasterketaLakuntzako Zabalarte Mendi Klubak antolatuta, igandean, garagarrilaren 19an, 9:30ean abiatuko da VIII. Lakuntza-Aralar mendi lasterketa. Aipatu lasterketa Nafarroako Mendi Federazioak antolatutako Mendi Lasterketen Zirkuiturako baliagarria den 3. proba da. Erredakzioa ixteko garaian 180 korrikalari inguru zeuden izena emanda. Izena ematea www.lakuntza-aralar.com web gunearen bitartez egin behar zen eta itxita dago, baina interesa dutenek 618 88 30 77ra (Mikel) edo 677 67 44 51ra (Andoni) hots egin dezakete.Iaz 235 korrikalari aritu ziren eta Unai Santamaria gailendu zen, Angel Arrieta uhartearraren aurretik. Aralarko paraje ederretatik barnaLakuntza-Aralar lasterketa Aralar mendizerraren bihotzean egiten den mendi lasterketa bakarra da, korrikalariek gustuko dutena. Aurreko edizioekin alderatuta ez dago aldaketarik. Parte-hartzaileek euren dortsalak probaren egunean bertan jaso ahal izango dituzte, goizeko 8:00etatik aurrera, edo nahiago badute bezperan, larunbatean, 17:00etan.Korrikalariak 9:30ean abiatuko dira Lakuntzako plazatik eta gehienez 5 orduko denbora tartea izanen dute proba burutzeko. Atazarko igoeratik Guardetxera igoko dira (1.035 m), antzinako galtzadatik pasaz. Guardetxetik Albi eta Mugardin barneratuko dira, Belokiko lepora joz (1.205 m) eta handik zuzen Unako putzura ailegatuz, gero Hirumugarrietako tontorrera (1.431 m, Aralarko tontorrik altuena) iritsi arte. Ondoren Lakuntzarako bidea hartuko dute Errenaga (1.298 m), Pagomari (1.140 m) eta Sandindegitik barna jaitsiz.Korrikalariek 28,5 km-ko ibilbidea osatu beharko dute eta bidean 2.308 metroko desnibela gainditu. Zailtasunaren aldetik, maila ertaina du probak. Bost hornidura-gune izanen dira. Antolakuntzak ere beste horrenbeste kontrol gune jarri ditu. Arazorik ez egoteko Gurutze Gorriaren eta mediku baten asistentzia izanen du probak. Bukaeran, ohikoa denez, masajeak hartzeko aukera eskainiko du Surya masaje eskolak. Eta, jakina, auzate ederra izango da korrikalari guztiendako.Guztia behar bezala antolatzeko, 80 pertsona baino gehiago ariko dira antolakuntza lanetan. SariakSari banaketa 13:15ean hasiko da. Parte-hartzaile guztiek kamiseta tekniko bat eta produktu lote bana jasoko dute. Gainera, korrikalarien artean sariak zozketatuko dira. Sariak (Gizonak + Emakumeak)1. 350 euro, txapela eta trofeoa. 2. 120 euro eta trofeoa3. 80 euro eta trofeoa4. 5. eta 6. Kirol jantzia Lehen hiru lakuntzarrak: trofeoa Lehen sakandarrak: trofeoa Lehendabiziko hiru beteranoek trofeoa jasoko dute www.lakuntza-aralar.comLasterketari buruzko informazio guztia.