Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Festa giroa izanen da etzi Lakuntzan, Corpus Christi Egunarekin batera. Eguerdian, meza ondoren, prozesio eginen dute lakuntzarrek. Lehen jaunartzea egin duten haurrek ere parte hartuko dute bertan. Arratsaldean, 19:00etan, Lakuntzako dantzariek alkate dantza dantzatuko dute udal agintarien aurrean. Hura despeditu ondoren, 19:30etik 22:30era, Orots taldeak dantzarako doinuak jarriko ditu plazan. Udalak 20:00etan lakuntzarrei auzatea eskainiko die. ArbizuIbarreko beste herrien modura Arbizun ere elizkizun handiak eginen dira etzi, Corpus Christi Egunarekin. Elizkizuna egin eta gero prozesioan abiatuko dira arbizuarrak. Ibilbidean barna prozesioa jartzen diren bi aldareetan gelditzen da. Bai aldare horiek baita ibilbidean dauden etxe asko eta askotako ateak ederki asko apainduak izaten dira loreekin. Uharte Arakilen, bestalde, estandarteak eta beste ateratzen dituzte prozesioa egiterakoan.