Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako ganboikoa apain-apain ageri zen igandean. Lakuntzako pintura eta lentzeria tailerretako ikasleek erakusketa egin nahi izan zuten Korpus eguneko ospakizunen barruan. Egurrezko habe sendoetatik zintzilik zeuden margolan koloretsuak. Lakuntzarrek Adela Sanchezen tailerretan egindako lanen emaitzak ziren. Haur eta gaztetxoek kolorez beteriko koadro alaiak egin jarri zituzten jendaurrean: izurdeak, txakurrak, behiak, ipotxak eta beste. Helduen tailerrean ere koadro koloretsuak nagusitu dira: Sakanako paisaje ederrak, egunsenti biziak eta kolore, bolumen eta testura anitzeko koadro abstraktuak egin dituzte. Margolanen artean, lentzeria tailerreko ikasleen lanak ageri ziren: baserritar arropa ederrak, mantel finak, gurutze-puntuz egindako koadro politak, gortinak, lauburuz eta eskudoz apaindutako mandarrak eta abar. Lakuntzarrek Olga Urtasun irakaslearen laguntzarekin egin dituzten eskulanak. Lakuntzar andanak bisitatu zuen erakusketa.