Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako Udalak festak iragarriko dituen kartelaren bila dabil. Herritarrei lanak erraztuko zizkien tailerra antolatu zuen, baina inork izena eman ez duenez, bertan behera geratu da. Hala ere, interesatuek kartela norbere aldetik egin eta lehiaketara aurkezteko aukera dute. Lanak aurkezteko epea garilaren 14an, ostegunean, 14:00etan bukatzen da. OinarriakHiru kategoria bereizi dira: 10 urtera artekoena, 10-16 urtekoena eta 16 urtetik gorakoena. Gazteek 60 euroko saria dute jokoan eta helduek 300 eurokoa. Lehiaketan edonork parte hartu dezake, lan adina lanekin, beti ere, orijinalak badira. Kartelean ondorengo testua agertuko da: "Lakuntzako jaiak 2011. Abuztuaren 27tik irailaren 1era". Lanak DIN A1 (59,4 x 84,1), DIN A2 (42,0 x 59,4), DIN A3 (29,7 x 42,0) neurrikoak izanen dira.Kartelak udaletxean aurkeztu behar dira. Lanak sinadurarik gabe aurkeztuko dira eta atzean lema idatziko da. Harekin batera gutunazal itxi bat aurkeztuko da, lema horrekin berarekin. Barruan egilearen datu pertsonalak (izen-abizenak, NAN, helbidea eta telefonoa) sartuko dira. Herri bozketaAurkeztutako lanak jendaurrean jarriko dira Lakuntzako udaletxean, garilaren 15etik 17ra, 19:00etatik 21:00etara. Herritarrek erabakiko dituzte saridunak bozen bidez.