Plazaren itxura berria zehaztuta

Guaixe 2011ko uztailaren 14a

Plazak berritzeko lanak heldu den urtean eginen dira. 410.327 euroko aurrekontua dute  eta haren % 70a diru-laguntza bidez estaliko duteLanak despeditu ondoren, Lakuntzako plaza oinezkoendako espazioa bihurtuko da. Gainera, plazak berak espazio handiagoa hartuko du, iturriraino. Baina plaza eta kaleko trafikoa mugatzeko, beheko partean banku luze bat jarriko da. Lur guztia maila berdinean egonen da eta ez da espaloirik izanen.Hala erabaki zuten parte hartze taldean. Oihane Uribe-Etxeberria zinegotziak jakinarazi digunez, "printzipioz dauden zuhaitzak mantenduko dira. Hala ere, espazio zabalagoa lortzeko eta udaletxeari garrantzia emateko asmoz, udaletxearen aldeko lauzpabost zuhaitz eta plazaren beheko aldeko zuhaitzak kenduko dira. Gainontzekoak bere horretan mantenduko dira".Gaur egun udaletxe ondoan dagoen markesina tokiz aldatzea aurreikusi da: Pikotaren parean jarriko dute. Uribe-Etxeberriak jakinarazi digunez, hiri altzari guztiak lerro bera mantenduz jarriko dira. Horrekin batera, argiteriarako posteak jarriko dira zuhaitzen artean. Poste horiek jarri eta kendu daitekeen estalpearen oinarriak izanen dira.Lakuntzako Udalak udazkenean abiatu zuen plaza berritzeko parte hartze tailerra. Herrian inkesta zabaldu zuen eta haurrekin ere landu zuten gaia. Jasotako ideiekin udal arkitektoak zirriborroa egin zuen eta hura aurkeztu egin zen. Hainbat ekarpen egin ondoren azken proiektua itxi zen. Parte hartze tailerreko kideak ez zeuden guztiarekin ados, baina adostasun nahiko altua lortu dela ziurtatu digute udaletik.