Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzako udaletxeko ganbaran ikusgai egon dira festetako kartel lehiaketara aurkeztutako lanak. Denera, 73 kartel aurkeztu dira lehiara. Ostiraletik igandera, herritarrek kartelak ikusi eta gustukoa bozkatzeko aukera izan dute. Guztira, 231 boto jaso dira. Aste honetan iragarri dituzte irabazleak. 10 urtez beherakoen kategorian aurkeztu dira lanik gehien, 54 denera. Bozketa parekatuta ibili da. 42 botorekin, 8 urteko Iker Andueza Flores nagusitu da, Akerra suzirian kartelarekin. 60 euroko saria jasoko du.10-16 urteko gazteen kategorian 9 kartel zeuden lehian. 13 urteko Marina Zabala Sukia gailendu da 60 botorekin. Zezensuzkoa dator! kartelari esker 60 euroko saria irabazi du.Azkenik, 16 urtetik gorakoen artean, helduen kategorian, 10 kartelen artean aukeratu behar zen. 73 botok Jokin Alegria San Migueli eman diote 300 euroko saria. Lakuntzarrak duela 10 urte Pumorin izandako mendi istripua izan du gogoan. Jaietan Pumori oroimenean kartelak iragarriko ditu Lakuntzako 2011ko festak.