Festak bertsoz blai

Guaixe 2011ko irailaren 1a

Lakuntzarrek bertsotan agurtuko dituzte herriko festak. Atzo eguerdian, plazako giroa berotu zuten Oier Lakuntza eta Eneko Lazkoz sakandarrek eta Aimar Karrikak eta Xabier Terrerosek.Gaur, berriz, bertso-bazkaria izanen dute. 15:00etatik aurrera mahaiaren inguruan eseriko dira lakuntzarrak. Sabelak bete ostean, barreak ziurtatuta daude Julen Zelaietarekin eta Amaia Agirrerekin.