Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurten Lagun Artea futbol taldearen helburu nagusi eta bakarrenetarikoa, pasa den urtean galdu zuten 3. mailako postua berreskuratzea da. Horretarako, talde lakuntzarrak aurten ez du aldaketa handirik egin nahiz izan, jokalari bat edo beste kenduta, taldea pasa den urteetako berdina izaten jarraitzen du. Aldaketa nabarmenena entrenatzailearena da, denboraldi honetan Josu Dominguez izango baita taldea gidatuko duena.Zuzendaritzakoei dagokionez ere, azken urteetan hildako 3 kideei errespetuz, Santiago Mendinueta, Jose Miguel Olano eta Jesus Arraiz, ez dute aldaketarik egin nahi izan. Halabeharrez, Mendinuetaren partez, lehendakariordea zen Carlos Ruiz de Erentxun pasa da lehendakari berria izatera. Hala ere, Carlosek berak adierazi zigun bezala, zuzendaritzako ateak zabalik dauzkate nahi duen guztiak bertan sartu nahiko balu.Asteburuan denboraldi hasiera sakandarrendako Bihar bertan jokatuko dituzte 2011-2012 denboraldiko lehen partiduak. Lagun Arteak C.D. Valle de Egüesen kontra, Sarrigurenen, arratsaldeko 18:00tan. C.D. Etxarri Aranatzek Ultzamaren kontra, Lekunberrin, 19:30ean eta S.D. Alsasuak etxean jokatuko du L.D. Universidad de Navarraren kontra, 17:00etan.Osasuna-NumantziaIrailaren 1ean ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten Lakutzako Zelaiberrira gerturatu ziren ikusleak. Sakandarrek lehen mailako partidu batez gozatzeko aukera izateaz aparte, Osasunarendako oso baliagarria izan zen Numantziaren kontra jokatu zuen lagunartekoak, entrenamendu on bat egiteaz aparte, taldeko aurrelarien maila frogatzeko eta gol dezente sartzeko baliatu baitzuen talde gorritxoak atzoko partidua.Norgehiagoka geldi xamar hasi bazen ere, lehen zatia bukatu aurretik Osasunak lehen gola sartu zuen, eta atsedenaldira 1 eta 0 iritsi zen. Bigarren zatian, berriz, partidua biziagoa hasi zen, hamar minututan 4 gol sartu ziren eta bukatzeko 9 minutu falta zirenean Osasunak azken gola sartuz 3 eta 2 irabazi zuen.Batetik, aipatzekoa da, Raul Garciak, Osasunako jokalariak, bere lehen 45 minutuak jokatu zituela eta itsura ona eman zuela. Bestetik, esan beharra dago, Numantzia taldean dabilen Txomin Nagore irurtzundarrak partidu oso ona jokatu zuela. Badirudi etxetik gertu jokatzeak indarrak eman zizkiola, eta ez ziren falta animoak ematen zizkion lagun eta senitartekorik.OmenaldiaPartiduaz aparte, omenaldirako unea ere egon zen; izan ere, pasa den urtean hildako Lagun Arteako zuzendaritzako hiru kide omendu zituzten hain zuzen. Momentu oso hunkigarriak bizi izan ziren, hiruren omenez Zelaiberri zelaian jarritako plaka edota hildakoen senitartekoei lore-sorta eta oroigarri bana banatu zietenean, esaterako. Lakuntzako Abesbatzak Agur Jaunak abestu zuen, eta horrela bukatu zen omenaldia.