Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Artea Baztanen kontra gailendu zen, Lakuntzan jokatutako norgehiagokan. Partiduak ez zuen grazia handirik izan eta bi taldeek oraindik asko hobetzeko dutela erakutsi zuten. Lehen zatia nahiko kaxkarra izan zen eta ez zen gol aukerarik egon. Bigarrenean, Cruzen golaren ondoren lakuntzarrak suspertu eta partiduko minuturik onenak ikusteko aukera izan zen. Gainera Baztanek jokalari bat galdu zuen. Lagun Arteak momentu hori aprobetxatu nagusitzeko eta partidua bukatzeko 10 minutu falta zirenean 2. gola sartu zuten.Sailkapen orokorrena, Lagun Artea 2. da 6 punturekin, Subizaren atzetik. Aste honetan Lagun Arteak Garesen kontra jokatuko du.