Merezitako garaipena

Guaixe 2011ko urriaren 17a

Asteburuan jokatutako partiduan, garaipena eskuratu zuen Lagun Arteak Artajonesen kontra. Partidu bikainaz gozatzeko aukera izan zuten Lakuntzako Zelaiberrira gerturatu ziren ikusleek. Bi taldeak sailkapeneko goiko partean zergatik dauden argi utzi zuten larunbateko norgehiagokan. 2 eta 0 bukatu zen partidua, baina lakuntzarrek markagailu malguago bat merezi izan zuten, aukera asko eta oso onez gozatu baitzuten.Sailkapenean, ez da inolako aldaketarik egon, Lagunakek lehen izaten jarraitzen du 18 punturekin eta atzerik Lagun Artea dago, 14 punturekin.Aste honetan, maila handiko partidua jokatu beharko dute lakuntzarrek, lehena den Lagunaken kontra jokatu behar dute eta.