Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzarrak ez ziren oso fin ibili partidu hasieran eta horrek markagailuan eragin zuen. Subiza gogotsu atera zen eta ordu erdian 2 gol sartu zituen. Lehen zatia bukatu aurretik Lagun Artea esnatu eta gol bart sartzea lortu zuen. Bigarren zatian, lakuntzarrrak etxekoak baino nagusiago izan ziren eta bigarren gola sartu zuten, partidua berdinduz, baina Subizak ez zuen bukaeraraino etsi eta luzapenean 3.a sartu zuen, 3 puntuak etxean geldituz.Horrela, sailkapen orokorrean, Lagunak lehena izaten jarraitzen du 21 punturekin eta aste honetan partidua irabazi ez badu ere Lagun Artea 2. da 17 punturekin. Aste honetan Lagun Arteak etxean jokatuko du Ardoiren kontra.