Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lakuntzarrek garaipen sendoa lortu duten asteburu honetan Ardoiren kontra. Partidu osoan zehar Lagun Artea Ardoiren gainetik ibili zen, etxekoak fin ibili ziren beraien lanetan eta atsedenaldira alde handiagoarekin iritsi bazitezkeen ere, 1 eta 0 gelditu zen markagailua. Bigarren zatian, Lagun Artearen nagusitasuna ez zen gelditu eta Ardoik ezin izan zuten lakuntzarren martxa galarazi, azkenean partidua 3 eta 0 bukatuz.Garaipen honek Lagun Arteak 20 punturekin 2. postua mantentzeko balio izan du.Hurrengo jardunaldia Avance Ezcabarteren kontra izango da.