Parte hartzea, sozio-ekonomia eta euskara, lan ardatzak

Guaixe 2011ko azaroaren 11

Bildu Lakuntzaren hurrengo legegintzaldirako lan ardatzetako bat lakuntzarren parte hartzea eta gardentasuna sustatzea izanen da, oinarrizko eskubidetzat jotzen baitu. Orain despeditzear den legegintzaldi honetan onartutako Lakuntzako Herritarren Eskubideen Erregelamenduarekin hasitako bidearekin jarraitu eta hura praktikan jartzeko asmoa dute. Ekonomia krisia dela eta, Bildu Lakuntzak  bestelako eredu baten alde eta erabakiak ibarrean bertan hartzearen alde egin du. Hala, eskualderako ahots bateratu bat proposatu du: Partzuergoa edo Bailarako Garapen Agentzia, proiektu eta proposamen ezberdinen motorra izanen litzatekeena.Horrekin batera, Bildu Lakuntzak arlo guztietan jarrera, jokabide eta ekimen arduratsu eta burujabeak bultzatu nahi ditu: "kontsumoan, ingurugiroaren errespetuan, gure ondareak duen garrantzia lehenetsi eta gure arteko harremanetan elkartasuna erakutsiz". Azkenik, gizarte zerbitzu duin eta eskuragarrien alde lan eginen duela ziurtatu du.Euskara   Koalizioaren iritziz, lakuntzar askok gure hizkuntza ezagutu arren, haren erabilera "lotsagarria" da. "Lakuntzako euskararen egoera larria ikusirik eta berau gure identitatearen erakuslea delarik honen berreskuratzeak lanketa berezia eskatzen duela uste dugu".Horregatik, udalarekin harremana euskaraz izateko ordenantza ezartzeko lan eginen dute. Lakuntzan euskara talde bat sortzen lagunduko du udalak, eta harekin elkarlanean aritzeko nahia azaldu du. Erdaldunei euskalduntzeko eta euskaldunberriei euskaraz aritzeko baliabideak ezagutaraztea da Bildu Lakuntzaren beste egitasmo bat. Aurkezpen irekiaIgandean, 13:00etan, plazan. BILDU    1. Rafael Miguel Etxeberria Pellejero    2. Izaskun Igeltz Lazkano    3. Salvador Zabala Razkin    4. Ruben Rodriguez Romero    5. Dulantzi Lopetegi Ortega    6. Igone Razkin Lazkoz    7. Jasone Etxebeste Razkin    8. Miren Uxua Andueza Lakuntza    9. Jose Ramon Garin Lizarraga    Ordezkoak    1. Juan Isidro Gaia Andueza    2. Oihane Uribe-Etxeberria Garmendia    3. Francisco Javier Ignacio Ardaiz Esteban