Avance Ezcabarte 3 - Lagun Artea 0

Guaixe 2011ko azaroaren 14a

Partidua oso berdindua hasi zen, 20. minutuan ordea Avancek partiduaren kontrola hartu eta handik 5 minututara lehen sartzea lortu zuten, Lagun Artearen gainbehera hasiz. Bigarren zatian 2. sartu zuten, lakuntzarrak erabat akabatuz. Gol honen ondoren Lagun Artea partidutik erabat atera zen eta ez zuten maila mantentzen jakin. Gainera, deskontuan penaltiz sartutako golak ez zituen gauzak erraztu.Hurrengo partidua San Jorgeren kontra izango da.Hutsegite honekin, Lagun Arteak bigarren postua galdu eta 20 punturekin 3. kokatu da. Lehena Lagunak izaten jarraitzen du 27 punturekin.