Alde handiarekin Amaiur garaile Lakuntzan

Guaixe 2011ko azaroaren 21a

Alde handiz Amaiur da Lakuntzako indar nagusia. Geroa Bai bigarren indarra bihurtu da bai UPN-PPk (27) eta PSNk (48) botoak galdu ondoren. Azken bi horiek bototan pareko gelditu dira. I-Ek igoera txiki bat izan du eta bosgarren indarra da.Aukera abertzaleak nagusi dira Lakuntzan (463), duela urte baino 20 boz gehiagorekin (NaBaik 190 eta abstentzioa 253). UPN-PP eta PSN taldeak 75 boto galdu ditu. Bestalde, Geroa Baik NaBaik Lakuntzan 2008an lortu zituen baino 56 boto gutxiago eskuratu ditu.