Parte hartzea jaitsita ere Bilduk %66,52ko babesa jaso du

Guaixe 2011ko azaroaren 21a

Lau urtetan udal hauteskundeetako parte hartzea 15,42 puntutan jaitsi da Lakuntzan, igandean %66,52an gelditu baita. Aurreko deialdian bi alderdi aurkeztu ziren eta horrek beti ere jendeak baten edo bestearen aldeko botoa ematera deitzen du. Bildurena zen zerrenda bakarra deialdi honetan eta babes handia lortu du koalizioak. Ekintzaileek duela lau urte baino 70 boto gehiago eskuratu ditu Bilduk. Udala abenduaren 10ean osatuko da eta litekeena da Juan Ramon Garin Lizarragak alkatetzan errepikatzea, baina orduan zehaztuko dute Bilduko 9 zinegotziek.Udalaren osaeraRafael Miguel Etxeberria PellejeroIzaskun Igeltz LazkanoSalvador Zabala RazkinRuben Rodriguez RomeroDulantzi Lopetegi OrtegaIgone Razkin LazkozJasone Etxebeste RazkinMiren Uxua Andueza LakuntzaJuan Ramon Garin Lizarraga