Zinemaren inguruan aukera berria aztertzen

Guaixe 2011ko abenduaren 16a

Lakuntzako Udala Sustapen Ministerioarekin kontsultak egiten ari da eta horren arabera erabakia hartuko du. Udalak zinema ordezkatuko duen kultur eraikina atzeratzea, ekialderago eraikitzeko proposamena jaso du. Hau da, frontoiari paralelo eraikitzea, kirol pistari zati bat kenduz. Aldaketa onartuko balitz, Abarrategi kaletik jubilatuen elkarteko sarrera legoke eta plaza handi bat eta,  futbol zelaiko aldean, musika eskola eta aretorako sarrera legoke, egungo pista zati bat eta parkeaz gain. Sustapen Ministerioak 919.389 euroko aurrekontua bideratu du lan horretara. BatzarraMadrildik jasotako erantzunarekin, eta aldaketak suposa ditzakeen aldaketak baloratzen ari da Lakuntzako Udala. Guztia bildu eta gaur 19:30erako deitu den batzarrean aurkeztuko dute. Batzar horretan ere, Lakuntzako Udalak heldu den urteko aurrekontuen zirriborroak aurkeztuko du. AlkateaBigarren legegintzaldia eginen du Jose Ramon Garin alkatetzan. Halaxe erabaki zen astelehenean egindako batzarrean. Udala larunbatean osatu zen, baina zinegotzi guztiak presente ez zeudenez alkatea aukeraketa atzeratu behar izan zen.