San Saastin, festak bete betien

Guaixe 2012ko urtarrilaren 20a

Lakuntzako neguko festen ekuadorrean, gaurkoan saindua bere ermitan bisitatuko dute lakuntzarrek. Arratseko alkate-dantzak eta gaueko dantzaldiak larunbatari pasako diote festaren lekukoa. Danbor hotsen burrunba burutik kendu gabe, bart, ohikoa denez, Lakuntzari ekarpena egin dioten pertsonak omendu zituzten. Bart hiru gizonek jaso dute lakuntzarren aitortza: Jesus Arraizak, Santiago Mendinuetak eta Javier Andueza. Aurreneko biei hil ondoren iritsi zaie ohorezko txanoa jasotzeko aukera. Haien ordez haien alargunek jaso zuten. Hiru omenduek nahikoa meritu izan dute aitortza jasotzeko, Lagun Artea futbol taldean buru belarri aritu izan baitira: Santiago zena presidente karguan, eta Jesus zena eta Javier futbol zelaian egin beharreko lan guztiak egiten. Horretaz gain, Santiago zena eta Javier Lakuntzako Pertza elkartea handitzeko lanetan ardura handiak izan zituztelako ere omendu dituzte bart. Ilbeltzak 20, ostirala6:00etan Aurora.11:30ean Erromeria San Saastinera, trikia, musika...12:30ean Meza.13:00etan Auzatea San Saastinen.19:00etan Dantzari txikiak eta alkate dantza.19:30ean Auzatea.19:30etik 21:00etara Dantzaldia Iñakirekin.20:00etan Pintxo dastaketa Biltokin.21:00etan Zezensuzkoa.11:00etatik 2:00etara Dantzaldia Iñakirekin.Ilbeltzak 21, larunbata12:30ean Erraldoi eta buruhandiak.13:00etan Auzatea.16:30ean Txaranga.17:00etan Haurrendako txokolatada herriko plazan.19:30ean Auzatea.19:30etik 21:00etara Dantzaldia Ai ene!!! taldearekin.21:00etan Zezensuzkoa.11:00etatik 2:00etara Dantzaldia Ai ene!! taldearekin.