Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lagun Arteak merezitako partida irabazi zuen San Cristobalen kontra. Lehen zatian lakuntzarrek penalti bat huts egin bazuten ere, berdin egin zuten San Cristobalekoak. Hala ere Nieto eta Bacaicoaren golekin lasaitasunez iritsi ziren Lagun Arteakoak atsedenaldira. Bigarren zatian, Lagun Arteak markagailua mantendu besterik ez zuen egin, jokalariak bere lekuan mantenduz eta defentsak ez zuen lan handirik egin behar izan.Garaipen honekin, lakuntzarrak sailkapeneko 3. postua finkatu dute. Lehen postuan berriz Subiza jarri da sailkapeneko buru 44 punturekin.